Itxi

Bilbao Basket

Agur laugarren postuari

Real Madrilek belarrondokoa eman dio Dominion Bilbao Basketi (78-52)

Leire Etxazarra | eitb.eus

Sito Alonsoren taldeak partida negargarria jokatuku du, eta galtzaile atera da, laugarrenez jarraian. Bilbotarrek agur esan diote sailkapeneko laugarren postuari.

  • Real Madrilen nahi bezala jokatu du bilbotarren aurka. Efe.

    Real Madrilen nahi bezala jokatu du bilbotarren aurka. Efe.

Belarrondoko ederra jaso du Bilbao Basketek, Real Madrilen aurka etxetik kanpo jokatutako partidan (78-52). 26 puntuko aldea handiagoa izan zitekeen, baina madrildarrek abiadura jaitsi dute azken laurdenean, ostegunean Unicajaren aurka jokatuko duten partidan pentsatzen. Orduan Endesa Ligako lidergoa izango du jokoan Pablo Lasoren taldeak.

Bilbotarrak desagertuta izan dira lehen minututik.  Jaurtiketetan huts ugari eta erasoko errebotean oso makal, Sito Alonsorenak ez dira aurkari izan momentu gozoa bizi duen talde zuriarentzat. 23-7 izan da lehen laurden negargarriaren emaitza.

Bigarren laurdenean, Bertans izan da jokalaririk erasokorrena, baina bakarka egindako lanak ezin dio Real Madril bezalako talde bati aurre egin. Dominionek ahazteko moduko portzentajeekin jarraitu du, eta madrildarrak nahikoa izan dute partida kontrolatzearekin abantaila erosoaz disfrutatzeko.  Atsedenaldirako, Palo Lasoren taldea 52 eta 24 izan da aurretik, 28 puntuko abantaila.

Atsedenaldiaren ostean gauzek berdin jarraitu dute. Talde bat, Real Madril nahi bezala jokatzen; eta bestea, Dominion, ahuleziei aurre egin ezinda. Hirugarren laurdena 66 eta 43 amaitu da.

Azken minutuak tramite hutsa izan dira. Madrildarrek erritmoa jaitsi dute, hurrengo neurketetan pentsatzen ahsi baitira. Bilbao Basketek gustura hartu du partidaren amaiera. Azkenean, 78 eta 52, ahazteko moduko partida eginda. Taldeak, gainera, sailkapeneko laugarren postua galdu du.

Fitxa teknikoa:

78 - Real Madril (23+29+14+12): Rudy (10), Campazzo (13), Reyes (11), Ayón (4) y Llull (7) -hasierako boskotea-, Rivers, Nocioni (4), Carroll (10), Maciulis (3), Rodríguez (6), Bourousis (6) eta Slaughter (4).

52 - Dominion Bilbao (7+17+19+9): Bertans (10), Colom (5), Mumbrú (5), Williams (6) y Wragge (3) -hasierako boskotea-, Borg (4), M. Todorovic (14), D. Todorovic, López (5) eta Andjusic.