Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

Bilbao Basketek bosgarren postua ziurtatu du, Valentziari irabazita

Agentziak | Erredakzioa

Sito Alonsoren taldeak garaipen handia lortu du Valentzian, 73-78, eta laugarren postuagatik borrokan jarraitzen du. Unicaja izango da bere aurkaria, liga erregularreko azken jardunaldian.

  • Bilbotarrek laugarren izateko aukera handiak dituzte. Efe.

    Bilbotarrek laugarren izateko aukera handiak dituzte. Efe.

Bilbao Basket esperientziak baliatu da Valentzia basketen etxean garaipena lortu eta laugarren postua berreskuratzeko. Gauzak horrela, azken jardunaldian edozer gauza gertatuta ere, Liga gutxienez bosgarren postuan amaitzea zirtatu dute bilbotarrek.

Valentzia partida iraultzen saiatu da, baina erasoan ez da fin ibili eta ahalegin guztiak ezer ezean geratu dira.

Bilbotarrek, berriz, Valentziaren urduritasuna aprobetxatu dute markagailuan aldea zabaltzeko. Behin hori lortuta, etxekoen bultzadari eutsi diote eta raul Lopezek azken minutuan sartutako bi jaurtiketa libreek garaipena eman diete. Azken jardunaldian Unicaja hartuko dute, eta liga erregularra laugarren amaitzeko aukera handiak dituzte.

Fitxa teknikoa:

73.- Valentzia Basket (19+17+15+22): Van Rossom (18), Rafa Martínez (2), Sato (4), Harangody (4), Dubljevic (9) -hasierako boskotea- Ribas (6), Nedovic (7), Lishchuk (3), Lucic (10), Vives (8), Loncar (-) eta Aguilar (2).

78.- Dominion Bilbao Basket (15+27+16+20): Colom (15), Bertans (12), Mumbrú (14), Hervelle (15), M. Todorovic (6) -hasierako boskotea- D. Todorovic (1), Williams (2), López (10), Andusic (-) eta Wragge (3).

eta Wragge (3).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilbao Basket