Itxi

Bilbao Basket

Pibot estatubatuarra

Shawn James, beltzezko gizon berria

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2,08 metroko altuera duen pibot estatubatuarrak esperientzia handia du Europan.

  • Shawn James, Bilbao Basketeko jokalari berria. Argazkia: EFE

Dominion Bilbao Basketek iragarri duenez, Shawn Jamesek Bizkaiko hiriburuko taldean jokatuko du datorren denboraldian. 31 urte eta 2,08 metroko altuera duen pibota Milango EA7 Emporio Armani taldetik dator, eta Georgios Bogrisekin batera arituko da lanean.

Jokalariak esperientzia handia du Europan, 2011 eta 2014 bitartean Maccabi Electra Tel Aviv taldean aritu zen, eta Euroligako txapeldun ere izandakoa da.

Bestalde, Euroligako bigarren bosteko onenean ere sartu zuten 2012-13ko denboraldian, eta Isralego Ligako defendatzaile onenaren saria eman zioten.

Orotara, Sito Alonsoren taldearen bosgarren fitxaketa da James, eta Alex Suarez, Clevin Hannah, Georgios Bogris eta Alex Ruoff jokalariekin batera, denboraldiari aurre egiteko prest agertu da.