Itxi

Bilbao Basket

69-79, Andorraren aurka

Bilbao Basketek garaipena eskuratu du estreineko jardunaldian

Erredakzioa

Talde bizkaitarrak 69-79 irabazi dio MoraBanc Andorrari Endesa Ligako lehen jardunaldian. Partida parekatua izan da, baina azken laurdenean Bilboko taldea nagusitu da.

Dominion Bilbao Basketek garaipena lortu du MoraBanc Andorraren aurka (69-79) Endesa Ligako 2015-2016 denboraldiko lehen jardunaldian. Partida parekatua izan da, baina talde bizkaitarra nagusitu da azken laurdenean.

Hasieratik norgehiagoka lehiatua jokatu dute bi taldeek. Bietako batek ere ez du lortu markagailuan zuloa irekitzea. Bilbao Basketek, ordea, lehen laurdena lau puntuko abantailarekin bukatzea lortu du (21-25). Bigarren laurdena, lehenegoaren antzekoa izan da. Lehia bizia bi taldeen artean eta parekotasuna nagusi, nahiz eta Dominion Bilbao Basketek gehiago asmatu duen Andorrak defendatutako saskian. Partida, talde bizkaitarraren aldeko 35-41eko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.

Atsedenaldik bueltan, etxeko taldeak defentsa sendotzea lortu du, eta parekotasuna areagotu egin da. Hirugarren laurdenean Andorraren hobekuntza nabaria izan da, eta Bilbao Basketek ezin izan du atsedenaldira eraman duen abantaila handitu. Dena den, Dominion Bilbao Basketek lau puntuko abantailarekin (54-58) ekin dio azken laurdenari.

Partidako azken hamar minutuetan, Bilboko taldea aurkaria baino gehiago izan da jokoaren alde guztietan eta alde garrantzitsuak lortzen hasi da. Andorrarentzat gehiegi izan da talde bizkaitarrak laugarren laurdenaren hasieran hartu duen abantaila eta garaipena Dominion Bilbao Basketentzat izan da (69-79).

Fitxa teknikoa:

69- Andorra (21+14+19+15): Schreiner (7), Stojanovski (14), Betinho (10), Bogdanovic (10), Shermadini (3) -hasierako bostekoa- Sada (2), Navarro (17), Clark (6), Jones (0), Pino (0).

79- Bilbao Basket (25+16+17+21): Lopez (8), Ruoff (13), Mumbru (15), Hervelle (5), Bogris (6) -hasierako bostekoa- Hannah (9), James (13), Suarez (9), Bertans (0), Todorovic (0), Borg (1).

Epaileak: Conde, Peruga eta Zamorano.

ta Zamorano.