Itxi

Bilbao Basket

104-111

Bilbao Basketek porrot egin du Valentziaren aurka bi luzapenen ostean

Erredakzioa

Dominionek 104-111 galdu du oraindik partidarik galdu ez duen eta Endesa Ligako liderra den Valentzia Basketen aurka. Valentziarrek bi luzapen behar izan dituzte Bilbao Arenan garaipena lortzeko.

  • Bilbao Basket-Valentzia. Argazkia: EFE

    Bilbao Basketek 104-111 galdu du Valentziaren aurka, bi luzapenen ondoren. Argazkia: EFE

Dominion Bilbao Basketek 104-111 galdu du Valentzia Basketen aurka Bilbao Arenan, bi luzapen behartu ondoren. Talde valentziarra Endesa Ligako liderra da sei jardunalditan sei garaipen lortuta.

Partida parekatua izan da hasieratik eta horren adibide lehen laurdenaren amaierako emaitza; 23-23. Bigarren laurdenean, gauzak ez dira asko aldatu, baina Bilbao Basket izan da atsedenaldira bi puntuko abantailarekin iritsi den taldea (41-39).

Atsedenalditik kantxara itzuli ostean, lehen bi laurdenetan ikusi dugun gidoia izan da nagusi; parekotasuna bi taldeen artea. Hirugarren laurdena Valentziaren aldeko 56-57ko emaitzarekin amaitu da, eta zoratzeko moduko azken laurden batean, norgehiagoka berdinduta bukatu da (85-85). Ondorioz, luzapena behar izan du Miribillako lehiak.

Gainera, bi taldeen arteko parekotasuna hain handia izan da, non luzapen batekin nahikoa izan ez den, eta bi luzapen behar izan dira garailea erabakitzeko. Lehen luzapena 85-85 berdinduta bukatu da, eta, bigarrenean, Valentziak eraman du garaipena. Talde valentziarrak Bilbao Basketek baino hobeto jokatu ditu azken bost minutuak eta partida irabaztea lortu du (104-111).

Fitxa teknikoa:

104 - Dominion Bilbao Basket (23+18+15+29+10+9): Hannah (22), Bertans (12), Mumbru (12), Hervelle (2) eta James (12) -hasierako bostekoa-; Raul Lopez (6), Ruoff (11), Dejan Todorovic (4), Alex Suarez (11), Bogris (10) eta Borg (2).

111 - Valentzia Basket (23+16+18+28+10+16): Vives (11), Rafa Martinez (10), Sato (4), Sikma (8) eta Hamilton (31) -hasierako bostekoa- Van Rossom (16), Diot (5), Stefansson (2), San Emeterio (15), Shurna (9) eta Trias.

Partzialak: 23-23, 41-39 (atsedenaldia); 56-57, 85-85 (arauzko denboraren amaiera), 95-95 (lehen luzapena) eta 104-111 (bigarren luzapena).

Epaileak: Conde, Sanchez Montserrat eta Serrano.