Itxi

Bilbao Basket

Eurokopa

Bilbao Basketek Alemanian hasi eta Turkian amaituko du Last 32a

Agentziak | Erredakzioa

Dagoeneko baieztatuta dago lehen partida urtarrilaren 6an jokatuko dutela, 19:00etan, Ulmen aurka.

  • Bilbao Basketek urtarrilaren 6an jokatuko du lehen partida. Argazkia: Efe.

    Bilbao Basketek urtarrilaren 6an jokatuko du lehen partida. Argazkia: Efe.

Dominion Bilbao Basketek Alemaniako Ulm hirian hasiko du Eurokopako Last 32a. Lehiaketako fase horretan, sei partida jokatuko dituzte urtarrilaren 5a eta otsailaren 10a bitartean. Azken neurketa Turkiako Bandirma hirian jokatuko dute.

Lehenengo eta azken partida etxetik kanpo jokatuko dute bilbotarrek, Ratiopharm Ulm eta Banvit Bardirma taldeen aurka, eta, tartean, beste lau partida jokatuko dituzte; horitako hiru, etxean.

Dagoeneko baieztatuta dago lehen partida urtarrilaren 6an jokatuko dutela, 19:00etan, Ulmen aurka.

Dominion Bilbao Basketen egutegia, Eurokopako G multzoan:

  1. jardunaldia, urtarrilak 6, Ratiopharm Ulm-Dominion BB, 19:00etan
  2. jardunaldia, urtarrilak 12/13, Dominion BB-Banvit Bandirma
  3. jardunaldia, urtarrilak 19/20, Dominion BB-Bayern Múnich
  4. jardunaldia, urtarrilak 26/27, Bayern Múnich-Dominion BB
  5. jardunaldia, otsailak  2/3, Dominion BB-Ratiopharm Ulm
  6. jardunaldia, otsailak 9/10, Banvit Bandirma-Dominion BB
inion BB
  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Turkia berriak