Itxi

Bilbao Basket

66-57

Pau Ribasek garaipena eman dio Bartzelonari Bilbao Basketen aurka

Agentziak | Erredakzioa

Dominionek hirukoetan kale egin du, eta Kataluniako jokalariak garaipenera eraman du Bartzelona bigarren zati ona eginda.

  • Hannah, Samuelsekin borrokan / EFE.

    Hannah, Samuelsekin borrokan / EFE.

Bilbao Basketek Palau Blaugranako neurketa galdu du, Bartzelonaren aurka (66-57). Bost garaipenekin geratu da Dominion, eta Bartzelona Real Madrilekin dago berdinduda, 11rekin, Valentzia Basket liderra batera dutela.

Pau Ribasek (17 puntu), bigarren zati onean, taldea gidatu du garaipenera, Dairis Bertansen lan irregularraren aurrean (17 puntu lehenengo 15 minutuetan eta 2 besterik ez bukaerara arte).

Ante Tomicen (12 errebote) eta Justin Doellmannen (13 puntu eta 19 errebote) lanak beltzezko gizonak mendean hartu ditu. Hirukoetan huts egin dute (30etik 10).

Bilbao Basketek irabazten hasi ditu lehenengo bi laurdenak, baina beti izan du Bartzelonaren erantzuna. Hala ere, beltzezkoak aurretik joan dira atsedenaldira (29-34).

Bigarren zatian, Pau Ribasek gidatuta, partida iraultzea lortu du Bartzelonak. Bilbao Basketen, Hannah ezinean aritu da erritmoa ezartzen.

FITXA TEKNIKOA

Bartzelona: Arroyo (2), Navarro (11), Perperoglou (4), Doellman (13), Tomic (6) -hasierako boskotea-, Ribas (17), Lawal (2), Abrines (-), Vezenkov (3), Samuels (2), Oleson (2) eta Eriksson (3).

Bilbao Basket: Hannah (7), Bertans (19), Mumbrú (15), Hervelle (8), Begic (-) -hasierako boskotea-; Raul Lopez (5), Ruoff (1), Alex Suarez (-) eta Bogris (2).

Partzialak: 18-14, 11-20, 23-15 eta 14-8.

23-15 eta 14-8.