Itxi

Bilbao Basket

85-77

Bilbao Basketek garaipena lortu du Joventuten aurka

Agentziak | Erredakzioa

Dominionek 85-77 irabazi dio FIATC Joventuti Bilbao Arenan. Garaipen honi esker, Errege Kopara sailkatzeko aukerekin jarraitzen du talde bizkaitarrak.

1:12

Dominion Bilbao Basketek garaipena lortu du FIATC Joventuten aurka (85-77) igande honetan, Bilbao Arenan. Garaipen honek Errege Kopara sailkatzeko aukerekin mantentzen du talde bizkaitarra.

Ondo ekin dio etxeko taldeak norgehiagokari (7-3), baina Joventutek ondo eutsi dio Bilbao Basketen hasierari, Malleten hirukoei esker (10-8). Lehen laurdeneko azken txanpan Todorovicen lan onak abantaila polita eman dio Dominioni (18-12). FIATC Joventuten erantzuna bigarren laurdenean etorri da, 2-9ko partzialarekin eta talde katalanak aurrea hartu du markagailuan (20-21). Bilbao Basket une txarrak pasatzen ibili da, baina orduan Borgisek hartu du erantzunkizuna eta bere taldea berriro aurretik jarri du markagailuan (25-21). Ondoren, Bertrans eta Mumbru jokalariak puntuak sartzen hasi dira (32-24, 36-26, 41-29), eta Dominion Bilbao Basketek alde polita lortu du atsedenaldira iristean (44-31).

Hirugarren laurdenaren hasieran, Badalonako taldeak aldeak murriztea lortu du (44-36), baina Mumbruren, Bertansen eta Suarezen puntuek berriro abantaila eman diote etxeko taldeari, 16 puntuko aldea lortuta (65-49). Laurdenaren azken zatian Joventutek desabantaila murriztea lortu du (65-55). Hirugarren laurdenak iragan igandean Estudiantesen aurka gertatu zena gogorarazten izan die Bilbao Arenan bildu diren zaleei; gainera, Joventutek aldeak murriztuz ekin dio azken laurdenari eta bi punturaino gerturatu da (75-73) amaierarako bi minutu falta izan direnean. Azken minutuetan Alex Mumbru kapitainak hartu du erantzunkizuna, eta zortzi puntu jarraian lortuta, Bilbao Basketek garaipena eskuratu du (85-77).

Fitxa teknikoa:

85 - Dominion Bilbao Basket (18+26+21+20): Hannah, Bertans (19), Mumbru (21), Alex Suarez (15) eta Bogris (8) -hasierako bostekoa-; Raul Lopez (9), Ruoff (2), Todorovic (2), Hervelle eta Begic (9).

77 - FIATC Joventut (12+19+24+22): Mallet (14), Vidal (10), Abalde (11), Suton (7) eta Drame (7) -hasierako bostekoa-; Sabat (13), Ventura, Paul (8), Llovet (3) eta Miralles (4).

Partzialak: 18-12, 44-31 (atsedenaldia); 65-55 eta 85-77 (amaiera).

Epaileak: Miguel Angel Perez Perez, Miguel Angel Perez Niz eta Andres Fernandez Sanchez.