Itxi

Bilbao Basket

Banvit, garaile

Ezusteko porrota azken laurden kaskarrean (76-85)

eitb.eus

Sito Alonsorenak Turkiako taldearen kontra galdu dute nahiz eta azken laurdena zortzi puntuko aldearekin hasi.

Bilbao Basketek eta Banvit Bandirmak Eurocupeko bigarren jardunaldiko partida jokatu zuten Bilbao Arenan.

Bilbotarrek ez zuten hasiera ona izan (16-19, lehen laurdenaren amaieran), baina atsedenaldirako jokoa gogortu eta aurretik jarri ziren markagailuan (44-36). Hirugarren laurdena nahiko parekatua izan zen eta Sito Alonsoren taldeak 8 puntuko aldearekin hasi zuen azken laurdena (61-53).

Azken hamar minutuetan turkiarrek ez zuten amore eman eta azken minutura berdinduta heldu eta markagailua iraultzea lortu zuten bukaera ulertezinean.

Bilbao Basket-Banvit Bandirma: 16-19 / 28-17 (44-36 atsedenaldian) / 17-15 / 15-32 (76-85, amaiera)

Fitxa teknikoa:

76 - Dominion Bilbao Basket (16+28+17+15): Hannah (5), Ruoff (10), Mumbrú (8), Hervelle (6) eta Begic (4); Borg (7), Bertans (15), Todorovic (4), Alex Suárez (7) aeta Bogris (10).

85 - Banvit Bandirma (19+17+17+32): Courtney Fortson (12), AJ Slaugther (9), Tolga Gecim (2), Moerman (25) eta Vidmar (2); Dominique Johnson (8), Keith Simmons (12), Yildirim (4) y Carmichael (9) eta Ulusoy (2).

G MULTZOA

2. jardunaldia

Bayern Munich-Ratiopharm Ulm      83-69
Dominion Bilbao Basket-Banvit Bandirma      76-85

Sailkapena

.1. Bayern Múnich (ALE) 2 2 0
.2. Ratiopharm Ulm (ALE) 2 1 1
.3. Dominion Bilbao (EUS) 2 1 1 
.4. Banvit Bandirma (TUR) 2 0 2

t="utf-8">