Itxi

Bilbao Basket

Eurokopako Last 32a

Bilbao Basketek garaipena behar du Bayern Munichen aurka

Agentziak | Erredakzioa

Eurokopako Last 32ko partida jokatuko du Dominionek asteazken honetan, 20:45ean. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

  • Dominion Bilbao Basket. Argazkia: EFE

    Dominion Bilbao Basket. Argazkia: EFE

Dominion Bilbao Basketek Eurokopako Last 32ko partida jokatuko du asteazken honetan Bayern Munichen aurka. Talde bizkaitarrak garaipena behar du aurkari zail baten aurka. Norgehiagoka Bilbao Arenan jokatuko da 20:45ean eta zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

Asteazken honetan garaipena ezinbestekoa du Bilbao Basketek, ez badu etxetik kanpoko bi partidak irabaztera behartuta egon nahi. Munichen jokatu beharko du laugarren jardunaldiko partida eta Bandrimaren kantxan seigarren eta azken jardunaldia.

Bayern Eurokopako Last 32ko G multzoko liderra da, bitik bi partida irabazita; gainera, Alemaniako Bundesligako bigarren postuan dago, 14 garaipen eta lau porrot eskuratuta.

rot eskuratuta.

rot eskuratuta.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilbao Basket