Itxi

Bilbao Basket

Eurokopa

Bilbao Basketek garaipena behar du Bayern Munichen aurka

Agentziak | Erredakzioa

Iragan astean alemaniarrak nagusitu ziren Bilbao Arenan eta Dominionek garaipena behar du gaur, 20:00etan. Partida zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

  • Bilbao Basket-Bayern Munchen. Argazkia: EFE

    Iragan asteko Bilbao Basket-Bayern Munchen partidako irudia. Argazkia: EFE

Dominion Bilbao Basketek Alemanian jokatuko du Eurokopako partida gaur, 20:00etan, Bayern Munichen aurka. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute partida Audi Dome pabilioitik.

Iragan astean Bayernek 76-78 irabazi zion Bilbao Basketi Bilbao Arenan eta porrot honek Munichen garaipena lortzera behartzen du talde bizkaitarra. Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak baja garrantzitsua izango du norgehiagoka honetarako, Mirza Begicek ezingo baitu jokatu. Baja honek abantaila ematen dio Bayern Munichi taulapeko jokoan John Bryant eta Deon Thompson jokalariek min asko egiten dutelako.

o.

o.

o.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilbao Basket