Itxi

Bilbao Basket

Eurokopa

Dominion, garaipenaren bila Ratiopharm Ulm taldearen aurka

Agentziak | Erredakzioa

Eurokopako Last 32ko partida jokatuko du asteazkenean (20:30ean) Bilbao Basketek. Partida zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

  • Ratiopharm Ulm-Bilbao Basket. Argazkia: EiTB

    Last 32ko lehen jardunaldiko Ratiopharm Ulm-Bilbao Basket partidako irudia. Argazkia: EiTB

Dominion Bilbao Basketek asteazken honetan, 20:30ean, jokatuko du Ratiopharm Ulm taldearen aurka Bilbao Arenan. Garaipena nahi du talde bizkaitarrak Last 32an aurrera egiteko aukera handiekin jarraitzeko. Partida zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

Last 32ko bosgarren jardunaldiko partida honetan porrota jasotzeak ez luke Dominion kanporatuta utziko, baina asko zailduko lioke final-zortzirenetarako txartela lortzea. Garaipena lortuz gero, ordea, Bilbao Basketek nahiko izango luke azken partida irabaztearekin.

Ropharm Ulm final-zortzirenetara sailkatzeko aukera gabe iritsiko da Bilbora, orain arteko lau partidak galdu ostean. Last 32ko lehen jardunaldian Bilbao Basketek 75-95 irabazi zion Ulm taldeari.

 

/p>

 

/p>