Itxi

Bilbao Basket

Eurocup

Europatik kanporatua, Turkian (73-65)

eitb.eus

LAST32ko ligaxkako azken jardunaldiko partidan Turkian Banvit Bandirmak talde bilbotarra gainditu eta lehiaketatik at utzi du.

1:19

Bilbao Basketek agur esan dio Eurokopa 2016ri, etxetik at galdu duten partida bakarrenean. Sito Alonsoren taldeak 73-65 galdu du Banvit Bandirmaren aurka.

Partidako lehen hiru minutuetan bilbotarrek ez zuten punturik lortu, halere, talde alemaniarra markagailuan ez joatea lortu eta lehen laurdenaren amaieran markagailuan bost puntuko alde besterik ez zegoen, 19-14.

Bigarren laurdenean Banvit lehenengoan bezala jokatzera atera zen, bere jokoa egiten eta erasoan asmatzen. Bilbao Basket, bestalde, gaizki, puntuak ezin bilduz. Horri esker markagailuan aldentzea lortu zuten turkiarrek (25-14). Azkenean atsedenaldira zazpi puntu behetik heldu zen talde bilbotarra (34-27).

Hirugarren laurdenean beste Bilbao Basket bat ikusi zen kantxan, sendoago defentsan eta ideia gehiagorekin erasoan. Horri esker partida berdintzea lortu zuen eta laurdena bi puntu goitik amaitu (50-52).

Azken hamar minutuak arraroak izan ziren, markagailua 57na zegoenean etxeko taldeak 7-0eko partziala lortu eta partida hortxe bertan amaitu zen.

Partzialak: 19-14 / 15-13  (34-27 atsedenaldian) / 18-25 / 23-13 (73-65, amaiera)

LAST32ko emaitzak

1. ratiopharm Ulm vs Bilbao Basket    75 - 93
2. Bilbao Basket vs Banvit Bandirma    76 - 85
3. Bilbao Basket vs FC Bayern Munich    76 - 78
4. FC Bayern Munich vs Bilbao Basket    88 - 90
5. Bilbao Basket  vs ratiopharm Ulm    83 - 65
6. Banvit Bandirma vs Bilbao Basket 73-65

SAILKAPENA

1. FC Bayern Munich    4    1   
2. Banvit Bandirma 4   2
3. Dominion Bilbao Basket 3 3
4. ratiopharm Ulm    0    5

m Ulm    0    5