Itxi

Bilbao Basket

Gonbidatua

Bilbao Basketek Eurokopa jokatuko du datorren denboraldian

Erredakzioa

Talde bizkaitarrak txapelketa jokatzeko gonbita jaso du; Eurokopako zozketa uztailaren 7an egingo da Bartzelonan.

  • Bilbao Basket. Argazkia: EFE

    Bilbao Basket. Argazkia: EFE

2016-2017. denboraldiko saskibaloiko Eurokopa 24 taldek osatuko dute, eta Bilbao Basketek ere txapelketa honetan parte hartuko du, talde gonbidatu gisa. ACBko beste lau talde ere egongo dira txapelketan: Herbalife Gran Canaria Las Palmas, UCAM Murtzia, Unicaja Malaga eta Valentzia Basket.

Guztira 24 talde egongo dira Eurokopan eta sei taldeko lau multzotan banatuko dira. Talde bakoitzak 10 partida jokatuko ditu multzoen fasean. Multzo bakoitzeko lau onenak sailkatuko dira Top-16ra eta lauko lau multzotan banatuko dira. Ondoren, final-laurdenak jokatuko dira, gero finalerdiak eta azkenik finala. Kanporaketa guztietan, finala barne, hiru partidatik bi irabazi beharko dira. Eurokopako irabazlea datorren denboraldiko Euroligara sailkatuko da.

Eurokopako zozketa uztailaren 7an egingo da Bartzelonan.

1. multzoa: Lokomotiv Kuban Krasnodar, Khimki Moscú, Nizhny Novgorod, Unicaja Málaga.

2. multzoa: Valencia Basket, Alba Berlín, FC Bayern Múnich, Herbalife Grab Canaria Las Palmas.

3. multzoa: Cedevita Zagreb, Dominion Bilbao Basket, UCAM Murcia, Unión Olimpia Ljubljana.

4. multzoa: Hapoel Jersusalem, Lietuvos Rytas, Dinamo Banco di Sardegna Sassari, Stelmet Zielona Gora.

5. multzoa: Zenit San Petersburgo, Foxtown Cantu, Aek de Atenas, Ratiopharm Ulm.

6. multzoa: Buducnost, Partizan Belgrado, Dolomiti Energia Trento, Grissin Bon Reggio Emilia.