Itxi

Bilbao Basket

80-89

Bilbao Basketek garaipen eroso batekin eman dio hasiera Ligari

Agentziak | Erredakzioa

Carles Duranen mutilek hasieratik hartu dute aurrea markagailuan eta atsedenaldirako alde handiaz gozatu dute: 31-47.

4:45

Scott Bamforth estatubatuarrak (23 puntu) eta Ivan Buva kroaziarra (17 puntu eta 9 errebote) izan dira bilbotarren izarrak Bilbao Basketek Fuenlabradaren aurka lortutako garaipenean (80-89). Madrildarrek bigarren laurdena arte eutsi diote neurketari, eta bukaeran ez dute erreakzionatzeko denbora nahikorik izan.

Buvak min handia egin dio Fuenlabradaren defentsari Axel Hervelle taldekidearen laguntzarekin (6 puntu eta 9 errebote); Bamforthek, bitartetean, kanpotik zulatu du madrildarren saskia. Aipatzekoa da ere Alex Mumbruk egindako lana (12 puntu eta hiru errebote).

Fuenlabradak, hala ere, ondo hasi du partida, baina indarrak azkar agortu zaizkio, batez ere bilbotarrek barne joko indartsuaren eraginez. Ivan Paunic izan da onena etxekoen artean (15 puntu), eta harekin batera Moussa Diagne (12 puntu eta 7 errebote) eta Marko Popovic kroaziarra (14 puntu, horietatik 7 azken laurdenean).

 


t="utf-8">