Itxi

Bilbao Basket

Ostirala, 20:00

Bilbao Basketek Kopa helburu duela hartuko du Betis

Agentziak | Erredakzioa

Beltzezko gizonek garaipena behar dute Kopako postuetan sartzeko aukerak izaten jarraitzeko.

RETAbet Bilbao Basket Real Betis Energia Plusen aurka arituko da Bilbao Arenan, ostiralean 20:00etan. Beltzezko gizonek irabazi nahi dute, horrela otsailean izango den Gasteizko Errege Kopan egoteko aukerak izaten jarraitzeko.

Bilboko taldeak bolada txarrari bukaera emanda ekingo diote urteko azken neurketari. Asteazkenean Rio Natura Monbus Obradoirori irabazi zion Santiagon. Sevillakoak ere momentu onean helduko dira Bilbora, Real Madrili irabazi zioten eta.

Bilbao Basketek Danilo Nikolicen baja izango du. Sei aste egongo da jokatu dabe, eskuin eskua apurtuta. Ebakuntza egin zioten hegal-pibotari. Vasilije Vuceticek jokatuko du bere ordez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilbao Basket