Itxi

Bilbao Basket

Denboraldia amaitu arte

Veljko Mrsicek Carles Duran ordezkatuko du Bilbao Basketen

eitb.eus

Mrsic asteartean hasiko da RETAbet Bilbao Basket entrenatzen.

1:08

RETAbet Bilbao Basket taldeak astelehen honetan jakinarazi du Carles Duran entrenatzaile katalanak ez duela aulkian jarraituko eta Veljko Mrsic kroaziarra izango dela taldeko entrenatzaile berria denboraldia bukatu arte. Mrsic asteartean hasiko da RETAbet Bilbao Basket entrenatzen.

Talde bilbotarrak bere webgunean argitaraturiko oharrean adierazi duenez, Mrsic duela 46 urte jaio zen, Spliten (Kroazia), eta jokalari bezala ACB ezaguna du, Unicajan eta Girona jokatu baitzuen. Malagako taldearekin Korac Kopa irabazi zuen 2001ean. Jokalari izateari utzi eta entrenatzaile ibilbidea 2006an hasi zuen, Spliten.

Ondoren, Varese eta Cedevita junior taldeetatik igaro zen, eta 2015ean Zagrebeko taldeko lehen entrenatzaile izendatu zuten. Talde kroaziarra 2016ko Euroligarako sailkatu zuen, eta Kroaziako Liga eta Kopa irabazi zituen 2016an eta 2017an. Gainera, Cedevitarekin Liga Adriatikoaren finalaurrekoetara iritsi zen 2016an eta finalera 2017an, Izar Gorriaren aurka galduz.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilbao Basket