Itxi

Gipuzkoa Basket

Bi denboraldi

Jaume Ponsarnau, Gipuzkoa Basketeko entrenatzaile berria

Erredakzioa

Uda honetan 20 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin izan da Grezian jokatutako Europako Txapelketan. Finalean, ezin izan zuten Turkia gainditu (65-57).

0:38

Jaume Ponsarnau izango da Gipuzkoa Basketeko entrenatzailea hurrengo bi denboraldietan, talde gipuzkoarrak jakinarazi duenez. Asteazkenean aurkeztuko dute, 10:30etik aurrera.

Katalanak bere jaioterriko CN Tarrega taldean hasi zuen bere ibilbidea aulkietan, 2003an ACBra jauzia eginez Ricard Casasen laguntzaile bezala, Basquet Manresa taldean. 2006an Oscar Quintana ordezkatu zuen. Taldea LEB mailan hartu eta denboraldi horretan ACBra igotzea lortu zuen.

2013an 11 denboraldiz bere kluba izan zena utzi zuen eta uda horretan ESFaren entrenatzaileen zerrendan sartzen da. Esloveniako Eurobasket lehiaketan brontzezko domina lortu zuen, Orengaren laguntzaile bezala.

Uda honetan 20 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin izan da Grezian jokatutako Europako Txapelketan. Hasiera zail bat izan arren, finalera iristea lortu zuen eta neurketa horretan 65-57 emaitzarekin galdu zuen Turkiaren aurka.