Itxi

Gipuzkoa Basket

Endesa Liga

Taldea 'frustazioaren' kontra borrokan ari dela esan du Ponsarnauk

Erredakzioa

Gipuzkoarren entrenatzaileak azaldu duenez, taldeak frustazio bat dauka "izan ahal agren taldea izateko baldintzarik onenak ez ditugulako".

  • Gipuzkoa Basketek galdu egin zuen aurreko jardunaldian Teneriferen aurka jokatutako partida. Efe.

    Gipuzkoa Basketek galdu egin zuen aurreko jardunaldian Teneriferen aurka jokatutako partida. Efe.

Jaume Ponsarnau Gipuzkoa Basketeko entrenatzaileak bere taldearen egoera aztertu du larunbatean Valentzia Basketen aurka jokatuko duten partidaren atarian. Ponsarnauk esan duenez, egoera fisikoa dela-eta, "frustrazioaren kontra" borrokan ari dira, ezin baitute "baldintzarik onenetan entrenatu".

"Lan egiteko eta talde bezala hazteko arazoekin jarraitzen dugu. Larunbatean jokatzeko jokalariak ditugu. Bost jokalari, eta indar guztiarekin lehiatzeko gogoa duten beste batzuk ere, baina nahi bezala lan egiteko ezintasunak sortzen duen frustazioarekin borrokan ari gara", esan du entrenatzaileak prentsaurrekoan.

Ponsarnauk azaldu duenez, jokalarien arazo fisikoen ondorioz, asteak daramatzate "bost bosten kontra" entrenatu ezinda. "Jordi Grimauk arazoak ditu bizkarrean; Josep Franchek, kolpea begian, eta Jared Jordanek arazoak ditu zango batean eta ez dago % 100ean".

Jokoari dagokionez, arazorik handiena partida amaierara "energia barik" iristen direla da, Ponsarnauren iritziz. "Partida guztietan lehiakor aritu gara, baina inflexio-puntuak izan ditugu aurkako partzialak izan eta egoera iraultzako gai izan ez garenean. Aitzakiak jarri beharrean, arazoa identifikatu eta energiaren iraupena luzatzeko modua aurkitu behar dugu", esan du.

dugu", esan du.