Itxi

Gipuzkoa Basket

Endesa Liga

Unicajak sufrituta erdietsi du garaipena Illunben (72-76)

Erredakzioa

Endesa Ligako liderrak ez du erraza izan. Gipuzkoa Basketek partida serioa jokatu du eta azken minutuetara arte ez da neurketa erabaki.

1:07

Gipuzkoa Basketek Endesa Ligako liderra hartu du Illunbeko pabiloian. Gipuzkoarrek serio hartu dute partida nahiz eta aurrean Malagako Unicaja izan.

Lehen minutuetan Unicaja hobeto hasi da, halere, minutuak aurrera joan ahala, Gipuzkoa Basketek neurria hartu dio partidari eta atsedenaldian 38-34 agintzen zuen. David Doblas partidako beroketan lesionatu da, baina bigarren zatian jokatzea lortu du, nahiz eta minduta egon.

Partida asko parekatu da eta azken minutuetara arte ez da erabaki. Liderrak hobeto jokatu ditu azken jokaldiak eta sufrituta erdietsi du garaipena.

72.- Gipuzkoa Basket: Jordan (6), Dean (7), Dani DIez (10), Hanley (8), Huskic -hasierako bostekoa- Huertas, Doblas (11), Olaizola (6), Franch (6), Grimau (9) eta Iarochevitch (9).

76.- Unicaja: Granger (14), Toolson (15), Carlos Suarez, Thomas (4), Golubovic (16) -hasierako bostekoa- Vazquez (4), Kuzminskas (7), Gabriel, Marcovic, Vasileiadis (10), Stefansson, eta Green (6).

Partzialak: 15-18 / 23-16 (38-34) / 12-15 / 22-27 (72-76).

22-27 (72-76).