Itxi

Gipuzkoa Basket

Ez ditu baldintzak bete

ACBk Gipuzkoa Basketi eskaini dio Ford Burgosek galdutako plaza

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Burgosko taldea ez da Endesa Ligako mailarik gorenean izango, ez baitu beharrezko kuota ordaindu eta dokumentazioa aurkeztu.

1:04

Ourenseko Saskibaloi Taldeak beharrezko dokumentazioa aurkeztu eta Endesa Ligako hurrengo edizioan parte hartzeko dagokion kuota ordaindu du. Ford Burgos, berriz, ez da liga horretan arituko, ez baititu ACBko taldea izateko baldintzak bete.

“Ford Burgos taldea ez dugu ACBn onartuko, beharrezkoa den dokumentazio guztia ez duelako aurkeztu, ezta dagokion kuota ordaindu ere”, jakinarazi du ACBk komunikatu baten bitartez. Beraz, Ford Burgos taldea ez da saskibaloiko mailarik gorenean izango.

Ondorioz, Urrezko Adecco ligaren irabazleak, Burgosek, lortu zuen plaza Gipuzkoa Basket Club (GBC) taldeari eskainiko diote, 2014/15 denboraldian Endesa Ligan hamazazpigarren postuan geratu zen taldeari, hain zuzen.

ri, hain zuzen.