Itxi

Gipuzkoa Basket

Arrazoi profesionalak

Bilbaok presidentetza utzi eta Nekane Arzallus izango da bere ordezkoa

Erredakzioa

ACBren istorian kargu hori hartuko duen bigarren emakumea izango da Arzallus. 1983-1984 denboraldian CB L´Hospitalet taldeko presidentea izan zen Pepita Merce.

  • Alvaro Bilbaoren artxiboko irudia. Argazkia: EITB

    Alvaro Bilbaoren artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Alvaro Bilbaok Gipuzkoa Basketeko presidentetza utziko du datorren astean, arrazoi profesionalak direla eta. Haren lekua orain arte klubeko presidenteordea izan den Nekane Arzallusek hartuko du.

2012. urtean Ramoneda ordezkatu zuen Bilbaok klubeko presidentetzan. Arzallus, bestalde, 2007. urtean heldu zen GBCra, kontseilari gisa, eta ondoren Bilbaoren presidenteordea izan da.

ACBren istorian kargu hori hartuko duen bigarren emakumea izango da Arzallus. 1983-1984 denboraldian CB L´Hospitalet taldeko presidentea izan zen Pepita Merce.

Asteartean, hilaren 21ean, prentsaurrekoa eskainiko dute Bilbaok eta Arzallusek hedabideen aurrean, Donostia Arenako prentsa aretoan, 11:00etatik aurrera.