Itxi

Gipuzkoa Basket

83-80

Gipuzkoa Basketek garaipen garrantzitsua lortu du Andorraren aurka

Erredakzioa

RETAbet.es GBC taldeak 83-80 irabazi dio Morabanc Andorrari eta salbazioa lortzea zail duen arren, mailari eusteko aukerekin jarraitzen du.

5:06

RETAbet.es GBC taldeak 83-80 irabazi dio Morabanc Andorrari Illunben eta mailari eustea zail duen arren, aukerekin jarraitzen du Gipuzkoa Basketek. Denboraldiko bosgarren garaipena lortu du talde gipuzkoarrak.

Lehen laurdena parekatua izan de arren, Andorrak pixka bat hobeto jokatu du, eta bost puntuko abantaila eskuratu du (19-24). Bigarren laurdenean, aldiz, Gipuzkoa Basketek lan bikaina egin du erasoko eta defentsako jokoan eta atsedenaldira aurretik iristea lortu dute Porfi Fisacek zuzentzen dituen mutilek (46-44).

Atsedenaldiaren ostean, partida oso parekatuta mantendu da. Bi taldeek ondo jokatu dute, eta ezin izan dute markagailuan alde handirik lortu. Dena den, hirugarren laurdena Morabanc Andorraren aldeko bi puntuko aldearekin bukatu da (61-63). Azken laurdena oso lehiatua eta parekatua izan da. Azken minutuan eta jaurtiketa libreen marratik erabaki da irabazlea. Gipuzkoa Basketek asmatu egin du jaurtiketa libreekin eta partida irabaztea lortu du (83-80).

Fitxa teknikoa:

83.- Retabet.es GBC: Llompart (12), Urtasun (14), Grimau (13), Landry (11), Doblas (4)- hasierako bostekoa- Vrikc (13), Agbelese (6), Wear (6), Motos (2), Olaizola, Soluade (2).

80.- Morabanc Andorra: Sada (2), Navarro (7), Gomes (9), Bogdanovic (15), Shermadini (6)-hasierako bostekoa- Schreiner, Pino, Clark (7), Jones (11), Holt (10), Stojanovski (13).

Epaileak: Cortes, Bulto eta Caballero.

Partzialak laurden bakoitzean: 19-24; 46-44-atsedenaldia- 61- 63; 83-80.

 

83-80.