Itxi

Gipuzkoa Basket

94-99

Delteco GBC taldeak porrota jaso du Tecnyconta Zaragozaren aurka

Erredakzioa

Gipuzkoa Basketek 94-99 galdu du Aragoiko taldearen aurka. Hirugarren laurden txar batek eragin du talde donostiarrak neurketa galtzea.

5:25

Delteco Gipuzkoa Basketek 94-99 galdu du Tecnyconta Zaragozaren aurka Illunben. Talde bisitariko Norel jokalariaren partida bikainak (45eko balorazioa) eta talde donostiarraren hirugarren laurden txarrak eragin du gipuzkoarren porrota.

Partidaren hasiera bizia izan da, eta saskiratze askokoa. Bi taldeek asko asmatu dute erasoan eta biguinago egon dira defentsako lanean. Lehen laurdena amaitzeko bi minuturen faltan, 8 puntuko abantaila eskuratu du Gipuzkoa Basketek (27-19). Hala ere, talde bisitariak aldeak murriztea lortu du, eta Delteco GBC taldeak hiru puntuko errentarekin amaitu ditu lehen hamar minutuak (28-25).

Bigarren laurdena ere nahiko orekatua izan da. Lehen laurdenaren gidoia errepikatu egin da bigarrenean. Gipuzkoa Basketek 9 puntuko abantaila izan du (53-44), baina atsedenaldira iritsi aurreko minutuetan, nagusi izan da Tecnyconta Zaragoza eta partida berdintzeaz gain (53-53), bi puntuko errentarekin iritsi da talde bisitaria atsedenaldira (53-55).

Atsedenalditik bueltan, Zaragoza izan da nagusi. Pixkanaka, agintea hartu du Tecnyconta Zaragozak eta ezinean ibili da Gipuzkoa Basket. Talde donostiarrari kosta egin zaio saskiraketak lortzea eta defentsan ezin izan du aurkariaren jokoa gelditu. Ondorioz, 12 puntuko abantaila eskuratu du Zaragozak (63-75).

Azken laurdenera desabantaila handiarekin heldu da Gipuzkoa Basket, baina etxeko taldeak ez du etsi eta azken unera arte borrokan jarraitu du. Amaierarako 30 segundo falta zirenean, GBC bi puntura gerturatu da (92-94). Esperantza izan du Gipuzkoa Basketek aldeak murriztu ostean, baina Zaragozak hobeto jokatu ditu azken jabetzak eta garaipena eskauratu du (94-99).

Fitxa teknikoa:

94 - Delteco Gipuzkoa Basket (28+25+10+31): Chery (18), Van Lacke (18), Fakuade (6), Swing (7), Norel  (22)- hasierako bostekoa- Agbelese (5), Dani Pérez (2), Salvo (4), Pardina, Clark (9), Oroz (3).

99 - Tecnyconta Zaragoza (25+30+20+24): McCalebb (13), Michalak (7),  Neal (31), Suarez (9), Varnado (13)- hasierako bostekoa- Triguero (3), Barreiro, De Jong (15), Blums (8), Mazalin, Fernandez.

Epaileak: Herrezuelo, Rial, Olivares.