Itxi

Gipuzkoa Basket

Entrenatzaile berria

Mikel Odriozolak zuzenduko du Gipuzkoa Basket datorren denboraldian

EITB Media

Teknikari donostiarra da Guuk Gipuzkoa Basket taldeko entrenatzaile berria. 2022-2023 denboraldian Iraurgi zuzendu zuen. Aurten, GBC zuzentzeko erronkari aurre egingo dio.

  • Mikel Odriozola

    Mikel Odriozola, Gipuzkoa Basketeko entrenatzailea. Argazkia: @gipuzkoabasket

Mikel Odriozola Guuk Gipuzkoa Basketeko entrenatzailea izango da datorren denboraldian. Klubak hala jakinarazi du asteazken honetan, uztailaren 5ean, komunikatu baten bidez, eta gaineratu du aurkezpena uztailaren 6an izango dela, 10:30ean, Olaraingo Ikastetxe Nagusian.

Odriozola donostiarra da, eta bizitza osoa darama Gipuzkoako saskibaloiari lotuta. Bere entrenatzaile ibilbidearen hasieran Easo SBT, La Salle Bilbao eta Paules zuzendu zituen, eta behe-mailetako Euskal Selekzioak ere zuzendu zituen.

2019-2020 denboraldian Iñaki Jimenezen taldera batu zen, eta 2021ean Iraurgirekin igoera lortu zuen Urrezko LEB Mailara. Ondoren, Iraurgirekin mailari eustea lortu zuen, eta 2022-2023 denboraldian Urola eskualdeko taldearen lehen entrenatzailea izan zen.