Itxi

Baskonia

Entrenatzaile berria

Marco Crespik beteko du Scarioloren lekua Laboral Kutxan

Erredakzioa

Vareseko entrenatzaileak denboraldi baterako sinatu du, kontratua beste batez luzatzeko aukerarekin, emaitzen eta helburuen arabera.

  • Sergio Scarilok Baskoniarekin zuen kontratua eteteko akordioa lortu du. Efe, artxibokoa.

    Sergio Scarilok Baskoniarekin zuen kontratua eteteko akordioa lortu du. Efe, artxibokoa.

Marco Crespi italiarrak zuzenduko du Laboral Kutxa Baskonia, Sergio Scariolok utzitako lekua beteta. Baskoniak berak iragarri du entrenatzaile berriaren izena.

Taldeak esker ona agertu dio Scariolori azken urtean egindako lanagatik, eta “etorkizunerako zorterik onena” opa dio.

Scariolo iazko udan itzuli zen Gasteizera eta beste urtebeterako kontratua zuen, baina taldearen jokoa eta emaitzak ez dira onak izan eta taldeak eta entrenatzaileak berak kontratua etetea adostu dute.

Laboral Kutxak ostegun honetan konfirmatu du Scariolo badoala eta bere lekua Marco Crespik hartuko duela. Crespik Milano, Pesaro, Bolonia eta Siena taldeak entrenatu ditu, besteak beste, eta ospe oneko entrenatzailea da Italian.

Vareseko entrenatzaileak denboraldi baterako sinatu du, kontratua beste batez luzatzeko aukerarekin, emaitzen eta helburuen arabera.