Itxi

Baskonia

Laguntzaile berria

Baskoniak Cuspinera fitxatu du

Erredakzioa

Bizkaitarrak Ibon Navarro lagunduko du taldea zuzentzen. Bestalde, Davis Bertansek osteguneko Euroligako partidan Olinpiakosi irabazteko gai direla esan du.  

  • Jose Ramon Cuspinera.

    Jose Ramon Cuspinera. Foto: Baskonia

Laboral Kutxa Baskoniak eta Jose Ramon Cuspinera entrenatzaile bizkaitarrak akordioa lortu dute Ibon Navarroren talde teknikoan laguntzaile bezala sar dadin 2014/2015 denboraldia bukatu arte.

Getxon jaio zen 1970eko apirilaren 28an, eta eskarmentu handia dauka entrenatzaile laguntzaile modura. Bere ibilbidea Estudiantesen beheko mailetan hasi zuen, hastapeneko eta harrobiko zuzendari teknikoa izanik 2003ra arte. 2009tik joan den udara arte, Real Madrilgo talde teknikoan aritu zen, Pablo Lasoren laguntzaile bezala.

Bestalde, Espainiako selekzioko beheko mailako hautatzailea izan da, eta 2006an Europako Txapelketako urrezko domina lortu zuen 16 urtez azpiko selekzioarekin.

Bestalde, Davis Bertan Baskoniako jokalariak osteguneko Euroligako partidan Olinpiakosi irabazteko gai direla esan du. Jakin badakite multzoko aurkari gogorrena dela, baina zaleen laguntzarekin aukerak dituztela baieztatu du.





  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea