Itxi

Baskonia

Euroliga

Laboral Kutxa Baskonia Top 16an sartu da

Erredakzioa

Ibon Navarroren taldea Valentzia Basketi gailendu zaio, zenbait momentutan ederki sufrituta, eta Euroligako onenekin lehiatuko dira.

1:04

Iragan asteburuan Ligan jasotako porrotaren mendekua hartu du Laboral Kutxak ostiral honetan,  Valentziari Euroligako bederatzigarren jardunaldian irabazita. Arabarrak 93-89 nagusitu dira.

Oreka izan da nagusi lehen laurdenean.  Epaileak ere protagonista izan dira, hartutako zenbait erabakik Buesa Arenako zaleak haserrarazi dituzte. Hala ere, etxeko taldea aurretik izan da beti, baina alde nabarmenik lortu gabe. Ondorioz, Valentziak partida berdindu du baten baino gehiagotan.

Bigarren laurdenean piztu dira gasteiztarrak. San Emeteriok bi hiruko egin ditu bata bestearen atzetik eta Mike James debutaria ere fin aritu da saskiratzeetan. Gauzak horrela, Laboral Kutxak ordura arteko alderik handiena zabaldu du markagailuan: 51-40, atsedenaldirako minutu eskas baten faltan.

Valentziak alde hori murriztea lortu du azken segundoetan egindako partzialari esker, eta hirugarren laurdena 51-47ko emaitzarekin hasi da. Baskoniak sufritu egin du, eta valentziarrak puntu bakar batera ere jarri dira, baina emaitza iraultzea lortu gabe.

Azken laurdena bigarrenaren oso antzekoa izan da. Arabarrek aldea zabaldu dute markagailuan (14 puntukoa, 81-65, laurdenaren erdialdera) eta, ondoren, Valentziak gora egin du eta partidan sartu da berriro. Hala ere, arabarrek ez dute amore eman eta, sufrituta bada ere, 5-6 puntuko aldeari eustea lortu dute. Eta lanak, saria izan du: Euroligako Top16an jokatuko dute.

Azkenean, 93-89, Laboral Kutxa Baskonia nagusi.

askonia nagusi.