Itxi

Baskonia

Euroliga

Laboral Kutxa ezinean aritu da Moskuko CSKAren aurrean (99-90)

Erredakzioa

Arabarrak atzetik izan dira beti, 20 puntukoa izan da errusiarrek izan duten alderik handiena. Hala ere, 81-77 jarri dira amaierarako 6 minuturen faltan, baina ez dira partida iraultzeko gai izan.

1:16

Laboral Kutxa Baskoniak galdu egin du Euroligako Top 16an jokatutako bigarren jardunaldian. Moskuko CSKA taldea jaun eta jabe izan da partidako lehen saskiratzeetatik eta errusiarrak merezita gailendu dira.

Baskoniak hobera egin du minutuek aurrera egin ahala, baina indarrek gabe iritsi da neurketako azken sei minutuetara, eta ezinezkoa izan zaio errusiarren bultzadari eustea.

Gasteiztak lau puntura izan dira, 81-77, amaierarako sei minuturen faltan, baina CSKAk 18 eta 5eko partizala egin du Teodosicek eta De Colok bultzatuta. Halaber, Baskoniak kale egin du erasoko jokoan, eta horrek partida iraultzea galarazi dio.

Moskuko CSKAk argi utzi du bere nagusitasuna partidako lehen jokaldietan. Hasi era berehala 8 eta 0 jarri dira aurretik, eta Ibon Navarro erabakiak hartzera behartu dute.

Zortzigarren minuturako 19-18 hurbildu arren, Teodisic eta De Colo lanean hasi dira eta lehen laurdenaren amaieran 26 eta 20 izan da aurretik CSKA.

Atsedenaldirako, errusiarrek 17 puntuko aldea izan dute: 53-36. Talde bien arteko aldea argi eta garbi geratu da kantxan.

Hirugarren laurdenean, hobeto

Hirugarren laurdenean, baina, Baskoniak hobera egin du. Baloiak lapurtzeko garaian asmatu egin dute eta erasoan ere min egiten hasi dira. Ondorioz, aldea 10 punturen azpitik jarri dute.

Azken laurdenaren hasieran hirukoak izan dira protagonista bi taldeetan, baina Baskoniak atera die etekinik handiena, 34. minutuan 81 eta 77 jarri baitira.

Hala ere, hobekuntzak ez du jarraipenik izan, CSKAk beste bultzada bat eman dio bere jokoari eta garaipena poltsikoratu dute, 99 eta 90.

Fitxa teknikoa:

99 CSKA Mosku (26+27+18+28): Jackson (5), Weems (22), Vorontsevich (13), Fridzon (4), Kaun (12)-hasierako boskotea-, De Colo (17), Teodosic (18), Hines (5), Nichols (3), Korobkov.

90 Laboral Kutxa (20+16+26+28): James (19), Causeur (10), Bertans (9), Shengelia (11), Begic (6)-hasierako boskotea-, Adams (9), San Emeterio (2), Iverson (10), Tillie (14), Hansbrough.

4), Hansbrough.