Itxi

Baskonia

Kanporatuta

Bilbao Basket eta Laboral Kutxa, play-offetatik kanpo

S.L | eitb.eus

Bilbotarrek ezin izan dute Valentzia mendean hartu (70-71) eta Martin Carpenan Unicaja nagusitu da (89-77). Real Madril-Valentzia Basket eta Bartzelona-Unicaja izango dira finalerdiak.

  • Unicaja-Laboral Kutxa. Argazkia: EFE

    Unicaja-Laboral Kutxa. Argazkia: EFE

Dominion Bilbao Basket eta Laboral Kutxa ACBko play-offetatik kanpo geratu dira, Valentzia Basketen eta Unicajaren aurka galduta, hurrenez hurren. Real Madril-Valentzia Basket eta Bartzelona-Unicaja izango dira finalerdiak.

Valentzia nagusitu da Miribillan (70-71)

Valentzia gehiago izan da lehen laurdenean, eta beltzezko gizonen defentsa ahula baliatu du markagailuan aurrea hartzeko (16-21). Gorabehera handiko bigarren laurdenean, bisitariek 12 puntuko errenta (33-45) lortu dute, eta emaitza horrekin joan dira aldagelara. Van Rossom erabakigarria izan da.

Miribillako lehia bizirik iritsi da azken laurdenera, baina Valentzia zen markagailuan aurretik (53-57). Gehiegi barkatu du Valentziak, eta amaiera heltzeko lau minuturen faltan partida berdindu du Sito Alonsoren taldeak (64-64). Emozioa eta parekotasuna amaierara arte, baina Valentziako taldeak Bilbao Basketek baino hobeto kudeatu ditu azken minutuak, eta finalerdietarako txartela eskuratu du. Real Madril izango du aurkari.

Fitxa teknikoa:

70 - Dominion Bilbao Basket (16+17+20+17): Colom (8), Bertans (11), Mumbru (16), Hervelle eta Marko Todorovic (10) -hasierako bostekoa-; Raul Lopez (8), Dejan Todorovic (3), Williams (14), Andusic eta Wragge.

71 - Valentzia Basket (21+24+12+14): Van Rossom (14), Ribas (11), Sato (2), Aguilar (7) eta Lishchuk (4) -hasierako bostekoa-; Vives, Rafa Martinez (3), Lucic (2), Harangody (7), Dubljevic (13) eta Loncar (8).

Partzialak: 16-21, 33-45 (atsedenaldia); 53-57 eta 70-71 (amaiera).

 

Baskoniak ezin izan du Unicaja mendean hartu (89-77)

Parekatua izan da Martin Carpenako lehen laurdena. Ibon Navarroren taldea ondo aritu da atzean zein aurrean, baina etxekoak baskoniarren hasiera ona geldiarazteko gai izan dira (23-21). Baskoniak bost puntuko abantaila lortu du bigarren laurdenean (46-51), hein handi batean, Shengeliaren jokoari esker.

Suspertu egin da Unicaja hirugarren laurdenean, eta bost puntuko aldearekin egin die aurre azken hamar minutuei (64-59). Malagako taldeak dena eman du azken laurdenean, eta ez dio aukerarik eman Laboral Kutxari partida irabazteko.

Fitxa teknikoa:

89 - Unicaja (23+23+18+25): Granger (19), Vazquez (14), Toolson (12), Green (4), Kuzminskas (6) -hasierako bostekoa-; Gabriel (8), Markovic (3), Vasileiadis (4), Golubovic (-), Suarez (10), Stefansson (2) eta Thomas (7).

77 - Laboral Kutxa (21+30+8+18): James (16), Causeur (8), Tillie (15), Iverson (5) eta San Emeterio (7) -hasierako bostekoa-; Adams (8), Begic (3), Hopson (-), Diop (-), Shengelia (13) eta Hanga (2).