Itxi

Baskonia

Frantzian

Baskoniak Limogesen kantxan jokatuko du, bolada ona mantentzeko asmoz

Agentziak | Erredakzioa

Laboral Kutxak Euroligako fase erregularreko hirugarren jardunaldia jokatuko du Limogesen aurka, gaur, 20:30ean. Neurketa zuzenean emango dute ETB-1ek eta eitb.eus-ek.

  • Bourousis izan zen onena Euroligako azkenean / EFE.

    Bourousis izan zen onena Euroligako azkenean / EFE.

Baskoniak Limogesi egingo dio bisita, gaur  20:30ean, Euroligako lehenengo garaipenaren bila etxetik kanpo. Partida zuzenean emango dute ETB-1ek eta eitb.eus-ek.

Laboral Kutxa oso denboraldi hasiera ona egiten ari da, lau garaipenekin bost partidatan. Gasteizko taldeak Olinpiakosi irabazi zion Europako txapelketako azken jardunaldian, eta azken neurketan Unicajari gailendu zitzaion Malagan, Endesa Ligan.

Frantzian irabazteak multzoko lehenengo postuetan sendotuko luke Baskonia. Velimir Perasovic entrenatzaileak garaipenaren "baio bikoitza" nabarmendu du, eta hurrengo faseari begira "urrats erraldoia" litzatekeela.

Euroligan Darko Planinicekin jokatu ahal izago dute, Bourousisi eta Ilimane Diopi laguntzeko.

Limogesen, Frantziako azken Ligetako irabazlean, Leo Westermann, Ali Traore eta DaShaun Wood dira nabarmentzekoak. Anadolu Efesen aurka galdu zuten etxean, eta Cedevita Zagrebi irabazi kanpoan.