Itxi

Baskonia

87-79

Baskoniak garaipen handia lortu du Bartzelonaren aurka

Erredakzioa

Laboral Kutxak 87-79 irabazi dio Bartzelona Lassari. Kataluniako taldeak Endesa Ligako lehen porrota jaso du Buesa Arenan.

  • Laboral Kutxa Baskonia-Bartzelona Lassa. Argazkia: EFE

    Baskoniak 87-79 irabazi dio Bartzelona Lassari. Argazkia: EFE

Laboral Kutxa Baskoniak 87-79 irabazi dio Bartzelona Lassari Buesa Arenan. Garaipen garrantzitsua lortu du Arabako taldeak eta Bartzelonarekin berdinduta geratzen da sei garaipen eta porrot bakarreko balantzearekin. Endesa Ligan Barçak jasotzen duen lehen porrota izan da Laboral Kutxaren aurkakoa.

Norgehiagoka bikain hasi du Baskoniak, 9-0eko partzialarekin. Lehen laurden guztian zehar nagusi izan da etxeko taldea eta Bartzelona ezinean ibili da. Laurdenaren azken txanpan, ordea, Kataluniako taldeak saki aurrean asmatu eta Laboral Kutxaren aldeko 17-12ko emaitzarekin amaitu dira lehen hamar minutuak.

Baskonia ondo sartu da bigarren laurdenean, baina minutuak aurrera joan ahala Bartzelona nagusitzen hasi da; ondorioz, Barçak markagailuan aurrea hartzea lortu du (23-28). Atsedenaldira iritsi orduko, Perasovicek zuzentzen duen taldeak aldeak murriztea lortu du. Atsedenaldira, hiru puntuko desabantilarekin iritsi dira arabarrak (29-32).

Hirugarren laurdena oso parekatua izan da, eta horren adibide argiena laurdenaren amaieran markagailuak adierazten izan duen emaitza; 52-52. Azken laurdenean, Bartzelonak 0-5eko partzialarekin abantaila lortu du, baina Baskoniak garaiz erantzun eta berriro partida parekatzea lortu du. Azken baloia Bartzelonak izan du, baina ez du saskiratzea lortu eta irabazlea luzapenean erabaki behar izan da (73-73).

Luzapenari bikain ekin dio Laboral Kutxak 8-0eko partzialarekin eta honela, garaipena bideratu du Perasovicek zuzentzen duen taldeak. Partzial hau zama astunegia izan da Bartzelonarentzat eta Baskoniak merezitako garaipena eskuratu du (87-79).

Fitxa teknikoa:

87 - Laboral Kutxa (17+12+23+21+14): Adams (24), Causeur (16), Hanga (8), Tillie (14), Planinic -hasierako bostekoa-, James (5), Blazic, Corbacho, Shengelia (6), Bourousis (11), Diop (3).

79 - Bartzelona Lassa (12+20+20+21+6): Arroyo (7), Oleson (4), Perperoglu (20), Lawal (5), Samuels (3) -hasierako bostekoa-, Ribas (8), Tomic (14), Doellman (11), Abrines (3), Satoransky (4).

Epaileak: Garcia Gonzalez, Cortes, Perez Niz.

tes, Perez Niz.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia