Itxi

Baskonia

101-79, Fuenlabradaren aurka

Baskoniak erakustaldia emanez eta garaipena lortuz agurtu du 2015a

Erredakzioa

Laboral Kutxak 101-79 irabazi dio Montakit Fuenlabradari Buesa Arenan eta Arabako taldeak Endesa Ligako sailkapeneko laugarren postuan amaitu du urtea.

  • Shengelia eta Tabu. Argazkia: EFE

    Shengelia eta Tabu Baskonia-Fuenlabrada partidan. Argazkia: EFE

Laboral Kutxa Baskoniak Montakit Fuenlabradari 101-79 irabazita esan dio agur 2015. urteari. Arabako taldeak erakustaldia eman du Buesa Arenan, bere zaleen aurrean eta Endesa Ligako sailkapeneko laugarren postuan agurtuko du urtea, hamar garaipen eta hiru porroteko balantzearekin.

Fuenlabradak 0-5eko partzialarekin ekin dio partidari, baina Laboral Kutxak azkar erantzun eta lehia berdintzea lortu du (5-5). Berdinketa horren ondoren, Arabako taldeak sei puntuko abantaila eskuratu du (16-10) eta behin markagailuan aurretik jartzeak ematen duen lasaitasunarekin, lehen hamar minutuak 15 puntuko aldearekin bukatzea lortu du (29-14). Bigarren laurdenaren hasieran, ordea, Montakit Fuenlabrada etxeko taldea baino hobea izan da, eta aldeak murriztea lortu du, bost puntura gerturatu den arte (37-32). Orduan esnatu da Baskonia eta ez dio aurkariari markagailuan gehiago gerturatzen utzi. Partida Baskoniaren aldeko 43-34ko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.

Atsedenalditik bueltan azaldu du Laboral Kutxak bere jokorik onena. Fuenlabrada ezinean ibili da. Madrileko taldeak ezin izan du Baskoniaren erasoko jokoa geratu, ezta Arabako taldearen defentsa gogorra gainditu ere. Perasovicen mutilek hirugarren laurden bikaina jokatu eta 22 puntuko abantaila eskuratu dute (75-53). Azken laurdenerako gutiz bideratuta utzi du garaipena Laboral Kutxak, baina urteko azken partida jokatu dute etxean eta zaleek gozatzea izan dute helburu. Baskoniak jomuga hori eskuratzaez gain, 2015. urtea garaipen batekin agurtzea lortu du (101-79).

Fitxa teknikoa:

101 - Laboral Kutxa (29+14+32+26): Adams (17), Causeur (6), Hanga (9), Shengelia (23), I. Diop (10)-hasierako bostekoa-, James (11), Blazic (1), Corbacho, Tillie (2), Bourousis (20), Planinic (2), M. Diop.

79 - Montakit Fuenlabrada (14+20+21+24): Popovic, Tabu (7), Wear (7), Paunic (12), Sobin (4), -hasierako bostekoa-, Urtasun (17), Uriz (3), Stevic (17), Smits (7), Gonzalez (3), Scott, Llorca (2).

Epaileak: Conde, Sanchez, Monserrat, Cardús.

serrat, Cardús.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia