Itxi

Baskonia

68-89

Baskoniak garaipen erosoa lortu du Joventuten aurka

Erredakzioa

Laboral Kutxak 68-89 irabazi du Badalonan eta bederatzigarren garaipena jarraian lortu du Endesa Ligan.

  • FIATC Joventut-Laboral Kutxa Baskonia. Argazkia: EFE

    Laboral Kutxa Baskoniak 68-89 irabazi dio FIATC Joventuti. Argazkia: EFE

Laboral Kutxa Baskoniak 68-89 irabazi dio FIATC Joventuti Badalonan eta seigarren garaipena jarraian lortu du Arabako taldeak Endesa Ligan. Joventutek bederatzigarren porrota jarraian jaso du.

Lehen laurdena oso parekatua izan da. Bi taldeek ondo ekin diote partidari eta etxeko taldea nagusitu da lehen hamar minutuen amaieran (17-16). Bigarren laurdenaren hasieran etxeko taldeak sei puntuko abantaila (20-26) hartu du, baina 0-10eko partzialarekin erantzun dio Baskoniak, markagailuan aurrea hartuz (26-30). Perasovicek zuzendutako taldea, bost puntuko abantailarekin itsi da atsedenaldira (37-42).

Bikain ekin dio Laboral Kutxa Baskoniak hirugarren laurdenari. Arabako taldea abantailak handitzen hasi da, eta 14 puntuko aldea lortu du laurden honen amaieran (50-64). Azken laurdenari eroso ekin dio Baskoniak eta Joventutek ezinean jarraitu du. Ondorioz, garaipenak ez dio ihes egin Laboral Kutxari (68-89).

Fitxa teknikoa:

68. FIATC Joventut (17+20+13+18): Sabat (7), Ventura (3), Paul (15), Suton (6), Drame (6) -hasierako bostekoa-, Vidal (10), Llovet (6), Abalde (8), Miralles (4) eta Nogues (3).

89. Laboral Kutxa (16+26+22+25): Adams (18), Causeur (5), Hanga (10), Shengelia (11), Ilimane Diop (2) -hasierako bostekoa-, James (8), Blazic (11), Bourousis (11), Tillie (4), Corbacho (6), Mamadou Diop (-) eta Planinic (3).

Epaileak: Garcia Gonzalez, Garcia Ortiz eta Martinez Diez.

Martinez Diez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia