Itxi

Baskonia

56-83

Baskoniak porrot mingarria jaso du Unicajaren aurka

Erredakzioa

Laboral Kutxak 56-83 galdu du Buesa Arenan. Arabako taldeak lehen laurdenera arte besterik ez dio eutsi Malagako taldeari. Bisitariek merezitako garaipena lortu dute.

4:58

Laboral Kutxa Baskoniak jipoia jaso du Unicajaren aurka (56-83) Buesa Arenan. Oso partida kaskarra jokatu du Perasovicek zuzentzen duen taldeak eta Unicajak merezitako garaipena lortu du.

Lehen laurdena oso parekatua izan da. Bi taldeetako bat ere ez da gai izan markagailuan alde handiak lortzeko eta lehen hamar minutuak Baskoniaren aldeko 21-19ko emaitzarekin bukatu dira. Bigarren laurdenean, ordea, Unicaja nagusi izan da, eta Malagako taldea bederatzi puntuko abantailarekin iritsi da atsedenaldira (29-38).

Atsedenalditik kantxara itzulitakoan Laboral Kutxa Baskonia behera etorri eta ezinean ibili da nahi izan duena egiten izan duen Unicajaren aurka. Malagako taldeak erakustaldia eman du hirugarren laurdenean eta 25 puntuko abantaila lortu du (39-64). Azken laurdenerako dena erabakita egon da, eta garaipenak ez dio ihes egin Unicajari (56-83).

Fitxa teknikoa:

Laboral Kutxa Baskonia: Causeur (3), Hanga (15), Tillie (8), I.Diop (4) y Adams (13) --hasierako bostekoa-- Bertans (2), James (2), Bourousis (-) y Blazic (9).

Unicaja: Nelson (9), Thomas (21), Hayes (5), Kuzminskas (5) eta Vazquez (10) --hasierako bostekoa--; Jackson (6), Díaz (2), Okouo (-), Diez (4), Suarez (9) eta Cooley (9).

Partzialak: 21-19, 8-19, 10-26 eta 17-16.

Epaileak: Garcia Gonzalez, Bulto eta Martinez Diez.

artinez Diez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia