Itxi

Baskonia

2 denboraldirako

Sito Alonso, Bilbao Basketetik Baskoniara

eitb.eus

Entrenatzaileak bi denboraldiko kontratua sinatu du Laboral Kutxarekin, Bilbao Basketekin zuena bertan behera uzteko adostu ostean.

1:14

Sito Alonso, orain arte Bilbao Basketeko entrenatzailea, Laboral Kutxako tekniko berria izango da. Aragoikoak bi denboraldiko kontratua sinatu du Gasteizko taldearekin.

2015ean, Bilboko taldeak eta entrenatzaileak kontratua hiru denboraldi gehiago luzatzeko akordioa sinatu zuten, 2020ra arte. Hala ere, ados jarri dira biak bertan behera uzteko, eta Sito Alonso Baskoniako aulkian egongo da hurrengo denboraldian.

Gipuzkoa Basket hiru denboralditan entrenatu zuen, eta Bilbao Basket, bitan. Orain, Laboral Kutxan arituko da, Euroligan. Lehiaketa horretan egongo den bigarren aldia izango da, DKV Joventutekin aritu baitzen.

aritu baitzen.

aritu baitzen.