Itxi

Baskonia

95-77

Baskonia garaiz esnatu da eta jipoia eman dio Morabanc Andorrari

Erredakzioa

Norgehiagoka parekatua izan da atsedenaldira arte, baina Arabako taldeak erakustaldia eman du hirugarren laurdenean eta garaipena erosoa lortu du (95-77).

10:00

Baskoniak 95-77 irabazi dio Morabanc Andorrari Buesa Arenan eta hirugarren garaipena lortu du Endesa Ligan. Ostiralean Euroligari garaipenarekin ekin zioten etxean eta bi egunetan bi garaipen lortu ditu Arabako taldeak.

Kosta egin zaio Baskoniari partidan sartzea eta Morabanc Andorrak lana egin arazi dio etxeko taldeari atsedenaldira iritsi arte. Lehen laurdena parekatua izan da, eta Baskoniak hiru puntuko abantaila soilik lortu du (28-25). Bigarren laurdenean ere parekotasuna izan da nagusi Buesa Arenan. Morabanc Andorrak ondo eutsi dio Baskoniari eta norgehiagoka 48-44ko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.

Hirugarren laurdenean esnatu da Baskonia. Arabako taldeak erritmoa bizitu eta defentsa sendotu du. Ondorioz, Morabanc Andorrari askoz gehiago kosta zaio saskiratzeak lortzea, baita etxeko taldearen erasoko jokoa gelditzea ere. Baskoniak hirugarren laurdenean erakustaldia eman du, eta 19 puntuko abantailarekin ekin dio azken laurdenari (84-65). Morabanc Andorrak ezer gutxi egin ahal izan du azken laurdenean eta garaipena Baskoniak lortu du (95-77).

Fitxa teknikoa:

95. Baskonia (28+20+36+11): Shane Larkin (5), Jaka Blazic (13), Adam Hanga (13), Tornike Shengelia (19), Andrea Bargnani (9)-hasierako bostekoa-, Johannes Voigtmann (5), Rafa Luz (6), Kim Tillie (-), Tadas Sedekerskis (1), Josh Akognon (20) eta Ilimane Diop (4).

77. Andorra (25+19+21+12): Andrew Albicy (10), David Jelinek (7), Thanasis Antetokounmpo (1), Nacho Martin (2), Georgi Shermadini (15) -hasierako bostekoa- Thomas Schreiner (9), Beka Burjanadze (14), Oliver Stevic (1), David Navarro (7) eta David Walker (11).

Epaileak: Carlos Cortes, Juan de Dios Oyon, Miguel Angel Perez Niz.

ngel Perez Niz.

ngel Perez Niz.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia