Itxi

Baskonia

72-76

Sufrituta baina garaipena lortu du Baskoniak Iberostar Teneriferen aurka

Agentziak | Erredakzioa

Arabarrak 72 eta 76 gailendu dira eta hirugarren jarraitzen dute Ligako sailkapenean. Atsedenaldiaren ostean 20 punturen aldea izan arren, Sito Alonsoren taldeak sufritu egin du azken minutuetan.

  • White eta Blazic. Argazkia: Efe.

    White eta Blazic. Argazkia: Efe.

Baskonia Iberostar Tenerife Championseko egungo txapeldunari gailendu zaio estu eta larri, 72 eta 76, kanariarrak emaitza iraultzear izan baitira azken minutuetan. Puntu batera ere izan dira Vidorretaren jokalariak neurketako azken minutuan.

Gasteiztarrak aurretik joan dira markagailuan partida osoan, eta 20 puntuko aldea ere izan dute, baina azken minutuetan makal aritu dira eta garaipena lortzeko azken segundora arte lehiatu behar izan dute.

Garaipenari esker, hirugarren jarraitzen dute sailkapenean, bigarren dagoen Valencia Basketengandik garaipen bakar batera.

Sito Alonsoren taldean, Adam Hanga eta Rodrigue Beaubois izan dira onenak, 14na punturekin.

Laprovittolaren ekarpena erabakigarria izan da partidako unerik garrantzitsuenetan, eta Voigtmannena ere, errebotean batez ere.

Baskoniak Ligako bigarren eta lehen postua lortzeko lehian jarraitzen du. Txus Vidorretarenak, berriz, seigarren postura jaitsi dira, Bartzelona Lassak baino garaipen bat gutxiagorekin, eta Unicajaren atzetik. Andaluziarrak bosgarren dira, kanariarrek beste garaipen eta porrotekin.