Itxi

Baskonia

Liga berria sortzeko

Baskoniak, Real Madrilek, Barçak eta Unicajak, ACB utzi nahi dute

Erredakzioa

Astearte honetan egin den Saskibaloiko Kluben Elkartearen batzarra utzi dute amaitu baino lehen eta liga berri bat sortzeko mehatxua egin dute.

  • Baskonia. Argazkia: EFE

    Baskoniaren eta Real Madrilen arteko partida bateko irudia. Argazkia: EFE

Baskonia, Real Madril, Bartzelona eta Unicaja taldeetako ordezkariek astearte honetako Saskibaloiko Kluben Elkarteko (ACB) batzarra utzi dute amaitu baino lehen. ACB uzteko eta liga berri bat osatzeko mehatxua egin dute.

Endesa Liga 17 taldek osatzen dute gaur egun. Orain arte, 18 taldek osatzen izan dute, baina Ourensek mailaz igotzeari uko egin zion, eta Melillak eta Palentziak ez zuten lortu ACBk eskatzen zituen baldintzak betetzea. Hala ere, ACBren intentzioa da liga 20 taldek osatzea.

Euroliga jokatzen duten lau taldeak ez daude ados ACBren proposamenarekin eta batzarra uztea erabaki dute. Beste liga bat osatzeko mehatxua egin eta gainontzeko taldeei gonbidapena zabaldu diete liga berri horren sorreran parte hartzeko.


br />

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia