Itxi

Baskonia

Denboraldi baterako

Baskoniak Jordan McRae fitxatu du

Erredakzioa

NBAtik dator, 26 urte ditu, 1,98 metroko altuera du, eta eskolta postuan jokatzen du. Denboraldi baterako sinatu du kontratua Arabako taldearekin.

  • Jordan McRae. Argazkia: @Baskonia

    Jordan McRae. Argazkia: @Baskonia

Baskoniak Jordan McRae eskolta amerikarra fitxatu du. NBAtik dator, 26 urte ditu, 1,98 metroko altuera du, eta urtebeterako sinatu du kontratua Arabako taldearekin. Astelehenean iritsiko da Gasteizera eta lehen aldiz jokatuko du Europan.

Savnnahn (Georgia, AEB) jaiotako jokalaria San Antonio Spurs taldeak aukeratu zuen 2014ko Drafteko 58. postuan, baina 2016ra arte ez zuen debuta egin NBAn Phoenix Suns taldearekin. Amerikako Estatu Batuetako garapen ligako puntuazio errekorra lortu zuen, norgehiagoka bakarrean 61 puntu sartuta. Ondoren, Cleveland Cavaliers taldearekin sinatu zuen kontratua eta NBAko eraztuna irabazi zuen Lebron Jamesen taldearekin.

en taldearekin.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia