Itxi

Baskonia

Palau Blaugrana, 21:00etan

Baskoniak Makabiren beste porrot bat aprobetxatu nahi du Bartzelonari irabazita

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Garaipenak bi partidako aldea emango lieke gasteiztarrei, Makabik galdu egin baitu jardunaldi honetan ere, oraingoan Panathinaikosen aurka (75-76).

  • Jayson Granger eta Thomas Heurtel, aurez aurre. Argazkia: EFE

    Jayson Granger eta Thomas Heurtel, aurez aurre. Argazkia: EFE

Baskoniak denboraldiko boladarik gozoena bizi duela egingo dio bisita ostiralean bista Bartzelonari, Euroligako 28. jardunaldian. Talde katalana ibilbide gorabeheratsua darama eta ez dauka hurrengo fasera sailkatzeko aukerarik.

Brose Bambergen aurka asteazkenean lortutako garaipenak eta Makabik aste honetan pilatu dituen bi porrotak: asteartean, Fenerbahceren aurka (87-73); ostegunean, Panathinaikosen aurrean (75-76) asko erraztu dio talde gasteiztarrari lehen zortziren artean sailkatzeko bidea.

Talde katalana, bere aldetik, sailkapeneko azkenaurreko tokian dago; izan ere, bi norgehiagoka besterik ez ditu irabazi azken zortzi jardunaldietan. Svetislav Pesicek zuzentzen duen taldea Olinpiakosi irabazteko gai izan da, baina, era berean, Unicajaren aurka galdu, eta, ondorioz, helbururik gabe geratu da.

Bi taldeen artean jokatu duten enegarren neurketa hartuko du Palau Blaugranak ostiral honetan. Euroligari dagokionez, emaitzak arabarren aldekoak dira, bost aldiz gailendu baita bertan jokatu diren zortzi partidetan.

Lehia horretarako Pedro Martinezek jokatzeko moduan izango du Tornike Shengelia kapitaina, asteazkenean itzuli baitzen kantxetara hiru norgehiagoka jokatu ezinda eman ostean. Aldiz, Marcelinho Huertas zalantza izango da azken unera arte, eskumuturrean duen bihurritua dela-eta; dena den, Bartzelonara bidaiatu du taldekideekin batera.

Bartzelonan jokalari gehiago daude arazo fisikoekin: Kevin Serpahin frantziarrak arazoekin jarraitzen du belaunean eta ez du jokatuko ziur. Aleksandar Vezenkov, Adam Hanga eta Rakim Sandersek, berriz, ez zuten jardun asteazkenean jokatutako Unicajaren aurkako partidan.

Fitxa teknikoa:

Bartzelona Lassa: Heurtel, Koponen, Claver, Moerman, Tomic (balizko hasierako bostekoa); Ribas, Pressey, Jackson, Navarro, Kurucs, Oriola.

Baskonia: Granger, Janning, Timma, Malmanis, Poirier (balizko hasierako bostekoa); Vildoza, Voigtmann, Beaubois, Diop, Martinez, Shengelia, Garino.

Epaileak: Christodoulou (GRE), Ryzhyk (UCR) eta Zamojski (POL).

Pabiloia: Palau Blaugrana.

Ordua: 21:00