Itxi

Baskonia

Baja

Costellok orkatila bihurritu du eta ezin izango ditu Baskoniaren hurrengo partidak jokatu

Agentziak | EITB Media

Talde gasteiztarrak sei neurketa jokatuko ditu datozen 12 egunetan.

  • Matt Costello, Baskoniako jokalaria

    Matt Costello, Baskoniako jokalaria. Argazkia: Efe.

Matt Costello Baskoniako jokalariak ezin izango ditu Baskoniaren hurrengo partidak jokatu Joventuten aurka Endesa Ligan jokatutako norgehiagokan orkatila bihurritu zuelako. Partida Badalonan jokatu zuten.

Costello jokalari garrantzitsua izan da azken asteetan talde gasteiztarrarentzat, eta Dusko Ivanovicek sarri erabili du, balio-aniztasuneko jokalaria delako.

Baskoniak sei partida jokatu behar ditu datozen 12 egunetan, eta aurreikuspenen arabera, pibota ez da lehen bietan jokatzeko moduan izango. Neurketa horietan Fenerbahce eta Izar Gorria izango dira arabarren aurkariak.