Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniak bigarren zati bikaina egin du Panathinaikos mendean hartzeko (75-73)

EITB Media

Gasteizko taldeak epika lortu du hirugarren laurdenean 17 puntu iraulita, Monekeri eta Codi Miller-McIntyreri esker bereziki.

  • Chiozza Chris. Argazkia: EFE

    Chiozza Chris. Argazkia: EFE

Baskonia Euroligako garaipenaren bidera itzuli da asteazken honetan, Panathinaikos talde greziarrari 75-73 irabazi ondoren. Epikari eutsi dio hirugarren laurdenean 17 puntu iraulita, Monekeri eta Codi Miller-McIntyreri esker bereziki.

Partida oso parekatuta hasi da, defentsan zein erasoan joko ona eginez. Ondorioz, bi taldeek markagailu baxua lortu dute eta Baskoniak alde txikia izan du (13-12).

Baina bigarren laurdenean joko eskasa eta akatsez betea erakutsi dute euskaldunek, eta Panathinaikosek 0-12ko partzialarekin ihes egin du markagailuan (26-37).

Bigarren zatia beste istorio bat izan da. Baskoniak kolpea itzuli dio aurkariari eta markagailua iraulita dena erabakitzeke utzi du azken laurdenerako (50-53).

Azken minutuak oso parekatuak izan dira, baina bost puntu gehiagorekin eta saskiratze irabazle batekin garaipena lortu du talde gasteiztarrak (75-73).

Fitxa teknikoa:

75.- Baskonia: Miller-McIntyre (10), Raieste (-), Marinkovic (8), Sedekerskis (10) y Kotsar (-) --hasierako bostekoa-- Howard (9), Costello (11), Moneke (20), Diop (2), Rogkavopoulos (-), Diez (3) eta Chiozza (3).

73.- Panathinaikos: Vildoza (1), Nunn (25), Grigonis (11), Hernangómez (7) y Balcerowski (1) --hasierako bostekoa-- Sloukas (11), Grant (9), Mitoglou (7), Lessort (1) eta Antetokounmpo (7).

Epaileak: Paternico, Panther eta Thepenier.