Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniak Makabi izango du aurkari, Euroligako play-offerako txartela lortzeko lehian

EITB MEDIA

Baskoniak datorren asteartean jokatuko du Makabiren kontra Tel Aviven. Irabaziz gero, zuzenean igaroko da play-offetara; eta galtzen baldin badu, beste aukera bat izango du hurrengo ostiralean, Efes-Virtus norgehiagokako irabazlearen aurka jokatuta.

  • Tadas Sedekerskis. Artxiboko argazkia: EFE

    Tadas Sedekerskis. Artxiboko argazkia: EFE

Bart, Bolonian, Virtus mendean hartuta, Baskoniak zortzigarren postuan amaitu du Euroligako fase erregularra eta, ondorioz, play-in fase berrian (denboraldi honetan estreinatu dute) jokatuko du, Makabiren aurka, play-offetan toki bat eskuratzeko asmoz.

Baskonia eta Makabiren arteko partida asteartean izango da, 19:00etan, Tel Aviven. Dusko Ivanovicen taldeak irabaziz gero, zuzenean igaroko da play-offetara; eta galtzen badu, azken aukera izango du ostiralean, Efes-Virtus norgehiagokako irabazlearen aurka jokatuta. Galtzailea etxera joango da, eta irabazleak play-offa jokatuko du.