Saskibaloia
Luzapenean
Maccabik irabazi du Euroliga
Erredakzioa
Tel Aviveko taldeak Real Madril gainditu du finalean (98-86).
-
Maccabik eskuratu du Euroliga. Argazkia: EFE
Maccabik bere seigarren Euroliga eskuratu du gaur, Milanen jokatutako finalean Real Madril taldea mendean hartuta (98-86). Garaipena luzapenean eskuratu du Maccabik.
Pablo Lasoren taldea izan da nagusi partidako aurreneko minutuetan eta hamaika puntuko errenta izatera iritsi da, baina minutuek aurrera egin ahala suspertu da Maccabi eta partida berdinduta heldu da azken minutuetara.
Real Madril markagailuan hurbildu da neurketako azken uneetan, eta luzapena behartu du. Hala ere, ez ditu minutu horiek baliatu eta Tel Aviveko taldea izan da jaun eta jabe.
Fitxa teknikoa:
86 - Real Madril (16+19+20+18+13): Llull (-), Darden (7), Rudy Fernandez (15), Mirotic (12), Bourousis (12) -hasierako boskotea- Reyes (12), Sergio Rodríguez (21), Slaughter (2), Mejri (-), Carroll (5) eta Diez (-).
98 - Maccabi Electra Tel Aviv (15+18+20+20+25): Ohayon (4), Hickman (18), Smith (15) Pnini (-), Schortsanitis (9) -hasierako boskotea- Tyus (12), Blu (14), Rice (26) eta Ingles (-).