Itxi

Saskibaloia

Protesta

Maccabi Euroligatik kanporatzeko eskatu du Indar Baskoniak

Erredakzioa

Beste zaleen taldeekin batera, 'Ez dugu odolez zikindutako pilota batekin jokatuko' leloa erabili dute Israelgo taldea zigor dezatela eskatzeko, Gazaren aurkako erasoengatik.

  • Maccabi, Baskoniaren aurkako partida batean / EFE.

    Maccabi, Baskoniaren aurkako partida batean / EFE.

Indar Baskoniak eta Endesa Ligako beste taldeetako zaleen taldeak eskatu dute, Euroligari helaraziko dioten manifestu batean, Maccabi Electra Tel Aviv Europako txapelketatik kanporatzeko, Israeleko armadak azken asteetan burututako bombardaketengatik zigortzeko helburuarekin. Ia bi mila hildako eragin dituzte Gazako Zerrenda.

'Ez dugu odolez zikindutako pilota batekin jokatuko' lelopean, zalegoen ordezkariak Euroligaren egoitzara joango dira, Maccabi Europako txalpletarik garrantzitsuenetik kanporatzeko eskatzera.

Honakoak dira agiria sinatu duten zaleen taldeak: Indar Baskonia, Sang Cule eta Dracs 1991 (Bartzelona), Demencia eta Impresentables (Tuenti Móvil Estudiantes), Zona Norte (Rio Natura Monbus Obradoiro), Zona Roja (Bruixa d'Or Manresa) eta Fuenlabrada Blues (Fuenlabrada).