Itxi

Saskibaloia

Finala

Real Madrilek irabazi du Errege Kopa

Erredakzioa

Pablo Lasoren taldeak Bartzelona mendean hartu du 77 eta 71, Kanarietan jokatutako final handian.

  • Real Madril, titulua ospatzen. Argazkia: EFE

    Real Madril, titulua ospatzen. Argazkia: EFE

Real Madrilek 25. aldiz irabazi du Errege Kopa, oraingoan Bartzelonari finalean gailenduta 77 eta 71. Madrildarrak hobeto aritu dira defentsan, eta partidaren azken txanpan ez dute erasoan hutsik egin. Andre Tomicen 25 puntuak, 11 erreboteak eta 40 puntuko balorazioa ez dira nahikoa izan kataluniarrentzat.

Rudy Fernandez (16 puntu) eta Sergio Rodriguez (10 puntu) izan dira Real Madril taldeko saskiratzailerik onenak. Bartzelonako jokalarien artean, aldiz, Ante Tomic (25 puntu) eta Tomas Satoransky (11) nabarmendu dira.

Real Madrilek azken lau finaletatik hiru irabazi ditu.