Itxi

Saskibaloia

Endesa Liga

Laboral Kutxa eta GBC, garaipenaren bila

Agentziak | Erredakzioa

Gasteiztarrek Fuenlabradaren aurka jokatuko dute larunbatean, 18:00etan (zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en). Donostiarrek, alduz, Joventuti bisita egingo diote.

  • Baskoniaren partida ETB1ek eta eitb.eus-ek emango dute. Argazkia: Efe.

    Baskoniaren partida ETB1ek eta eitb.eus-ek emango dute. Argazkia: Efe.

Laboral Kutxak Fuenlabradaren etxean jokatuko du larunbatean, 18:00etan. Litekeean da Scotty Hopson azken fitxaketak debuta egitea. Aurtengo denboraldian Baskoniarekin jokatzen duen 23. jokalaria da estatubatuarra.

Scotty Thompson aste honetan bertan iritsi da Gasteizera, David Bertansek lesio larria izan ostean. 25 urte ditu, eta 2.01eko altuera.

Arabarrek laugarren garaipena eskuratu nahi dute Buesa Arenatik kanpo. Madrildarrek, berriz, ezin dute hutsik egin hurrengo denboraldian Endesa Ligan jarraitu nahi badute.

GBCk bolada txarra eten nahi du

Gipuzkoa Basketek denboraldiko momenturik txarrenean dago, eta Joventuten etxean garaipena behar du bolada txarrari amaiera emateko.

Ponsarnauren taldeak azken bost partidak galdu ditu, azkena Fuenlabrada azken sailkatuaren kontra.