Itxi

Saskibaloia

Gaur gauean, 21:00etan

Valentzia Basket eta Real Madril, play-offetako finalerdien lehian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Endesa Ligako finalerdiak jokoan, Valentzia Basket kantxa faktoreaz eta afizioaren indarraz baliatzen saiatuko da, Real Madril boteretsua mendean hartzeko.  

1:02

Valentzia Basketek sekulako ezustekoa eman zuen Real Madrilen aurka jokatutako finalerdietako partidan, hainbat jokalari lesionatuta eduki arren gailendu baitzitzaion. Beraz, asteartean, 21:00etan, Valentziak kantxa faktoreaz eta etxeko zaleen berotasunaz baliatuko da Real Madril boteretsua mendean hartzen saiatzeko. Zuriek berriro irabazi nahiko dute, baina bere bertuterik onenak erabili beharko dituzte hori lortzeko.

?Irabazi ahal izateko, beraien maila berean jokatu beharko dugu, eta, hortik aurrera, bakoitzak epai dezala epaitu beharrekoa. Nire jokalariak zintzoak dira, eta indartsu gaudela erakusten ari gara. Ez gara kikilduko, irabazi nahi baldin badute, beraien jokorik onena erakutsi beharko dute?, azaldu du Carles Duranek, Valentzia Basketeko entrenatzaileak.

Valentziarrek Pau Ribas eta Kresimir Loncar jokalari garrantzitsuak faltan egin zioten aurre Real Madrili estatuko hiriburuan. Eta, oraingoan ere, gauza bera egitea espero dute.

?Zaleak pozik egon daitezke, izan ere, denboraldia nola joan den ikusita, inork ez zuen espero Valentziak Europako talderik onenaren aurka jokatuko zituela finalerdiak, eta gainera, kantxa faktorea alde duela?, azaldu du Carles Duranek. Gainera, asteartean zaleen babesa sentitzen badute, irabazi edo galdu, borrokatu egingo direla azpimarratu du Valentzia Basketeko entrenatzaileak.

Erraldoien arteko lehia hau zuzenean jarraitu ahal izango duzue ETB4 katean eta eitb.eus atarian.