Itxi

Saskibaloia

Lagunartekoa

Bilbao Basketek azken minutuan irabazi dio Gipuzkoa Basketi (75-79)

eitb.eus

Atsedenaldiko 50-37 markagailua irauli zuten bilbotarrek. Raul Lopez, 16 punturekin, saskiratzailerik onena izan zen.

Dominion Bilbao Basketek eta Retabet.es GBCek adiskidantzazko neurketa jokatu zuten Bergarako Azpeitia kiroldegian.

Neurketa hasieran gipuzkoarrek agindu zuten. Atsedenaldian hamahiru puntuko aldea zuten (50-37); halere, Sito Alonsoren taldeak ez zuen amore eman, eta azken minutuan markagailua irauli zuen.

Raul Lopez, 16 punturekin, saskiratzailerik onena izan zen.

Fitxa teknikoa

75 - Retabet.es GBC: Llompart (6), Doblas (9), Milbourne (13), Vrkic (10), Motos (4), Cirkovic (0), Rico (9), Oroz (2), Olaizola (0), Grimau (10), Lawrence (8) eta Urtasun (4).

79 - Dominion Bilbao Basket: James (6), Ruoff (0), Borg (7), Mendia (0), Hannah (18), Borgis (4), Mumbru (15), Hervelle (7), Todorovic (2), Erevbenagie (0), López (16) eta Suarez (4).